LocFeed

Otazua Auzoa (Ozaeta), Barrundia, Álava, Spain

Antzerkizale Feministen Iluntzeko Topaketa 2026

Otazua Auzoa (Ozaeta), Barrundia, Álava, Spain
Antzerkizale Feministen Iluntzeko Topaketa 2026

Dates:

vie, 11 sept 2026–sáb, 12 sept 2026

EHAZEk antolatuta, Antzerkizale Feministen Iluntzeko Topaketa egingo da bigarren aldiz Garaion Sorgingunean, irailaren 11 eta 12an.

Egitaraua

Irailak 11

20:30etan, harrera eta afaria.

Ondoren, gaubela Ane Guebara ipuin kontalariarekin.

Irailak 12

09:00tan gosaria.

10:00etan, goizeko saioa: "Garaioneko txoko ederretan, arte eszenikoetako topagune feministen gainean hausnartzeko aukera izango dugu. Paseo eta tertulia artean, horrelako espazio kolektiboetako bizipenak konpartitu, eta etorkizun hurbil batean nolako topalekuak nahiko genituzkeen elkarrekin irudikatzeko zirrikitua izango da hau".

12:30etan, agurra!

Info praktikoa

Prezioa: 15 euro pertsonako (afaria, lo lekua eta gosaria barne). Ordaindu ezin baduzu, ez zaitez geratu etorri gabe.

Izen-ematea: ehaze@ehaze.eus helbidean egin behar da abuztuak 30a baino lehen. Etorriko zarela argi baduzu, eskertuko dugu izen-ematea ahalik eta azkarren egitea. Edozein zalantza, deitu edo idatzi, ehaze@ehaze.eus -era edo +34 722898795 telefonora.

Nori zuzendua: topaketa emakume eta genero disidenteentzat dago irekia.

Hizkuntza: Euskara lehenetsiko da komunikazio hizkuntza nagusi bezala, baina beste hizkuntzetako hiztunei irekita dago. Eskertuko dugu euskaraz erraztasunez komunikatu ezin bazara, aldez aurretik abisatzea, egoera kontuan hartzeko eta nola egin dezakegun elkarrekin adosteko.

Price: 15 €

Cost: 15 €

Categories: Festivales (Gazteinformazioa)

Image supplied by Kulturklik / Open Data Euskadi.

Source: Event information supplied by Kulturklik / Open Data Euskadi, CC BY 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/).

2026080709354322.jpg