Dates:
Pantxoa eta Peiok agur esango diete agertokiei 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean. Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta, beraz, bigarren kontzertu bat iragarri dute, " inor kanpoan gera ez dadin ".
2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan (irailaren 5ean), Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.
KONTZERTUAK
2026
Santutxu: maiatzak 9
Iruñea: maiatzak 24
Lesaka: irailak 5
Bergara: irailak 16
Baiona: abenduak 11
2027
Barakaldo, urtarrilak 9 (Bizkaia Arena - BEC!)
Barakaldo, urtarrilak 10 (Bizkaia Arena - BEC!)
Bookings: https://www.musikaze.net/web?menu=36&pagina=null&siteID=pantxoaetapeio
Categories: Concierto
Image supplied by Kulturklik / Open Data Euskadi.
Source: Event information supplied by Kulturklik / Open Data Euskadi, CC BY 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/).

